2015-11-26

HIZKUNTZEN GINKANA: 5. galderaren erantzuna eta seigarren galdera

2015-11-26 Auzia Euskaraz!

5.    GALDERAREN ERANTZUNA


Erantzun zuzena hauxe da: alfabeto arabiarra eta libikoa.

Goian alfabeto arabiarra ageri da eta behean hizkuntza berbereak idazteko erabiltzen den tifinagh alfabetoa,  alfabeto libikoa ere deitua. Berberea (edo amazigh-a) ez da alfabetoa, hizkuntza baizik. Tuaregak eutsi zioten alfabeto horren erabilerari eta XX. mendetik aurrera gainerako hizkuntza berbereetara zabaldu da.
Ugariak dira gaur egun munduan erabiltzen diren alfabetoak: latinoa, greziarra, zirilikoa, arabiarra, txinatarra, armeniarra, tamila, vietnamdarra, japoniarra, hebrearra…



6. GALDERA

Kitxua edo aimara hiztunek pachamama hitzarekin zer esan nahi dute?

Erantzun hemen klik eginda

Abenduaren 1eko 15:00ak arte bidali ahalko duzu 6. galderaren erantzuna.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.