2015-11-03

Patxi Baztarrika: “Eragile guzti horien artean dagoen erabilera potentziala, erabilera erreala baino askoz altuagoa da.”

2015-11-03 Auzia Euskaraz!

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak Justiziako Euskara Emaileen Komunitatea ehuntzeko egitasmoa estrategikotzat jotzen du. “Ideia hori zenbait lege aldaketa baino eraginkorragoa izan daiteke, epe motzera begira”, azaldu du. Zehazki, “eragile guztien artean dagoen erabilera potentziala, erabilera erreala baino askoz altuagoa” denez, “eragileak aktibatzeko” tresna gisa ikusten du euskaldunen komunitate hori Baztarrikak. 

Horrela, bere ustez, “euskal hiztunen komunitatea trinkotzea lehentasun nagusi bat baldin bada EAEko Hizkuntza Politika orokorrean, nola ez da izango baita ere lehentasun nagusi bat euskara hain ahul dagoen Justizia Administrazioan, bertan dauden euskaldunak aktibatzeko”.

Hona hemen Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordearen hitzak:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.