2015-12-15 Auzia
Euskaraz!
JustiziaSIP
profesionalei zuzendutako web ataria da, eta aukera ematen die EAEko organo
judizialetako auzien egoera kontsultatzeko denbora errealean. Zerbitzua
plataforma seguru batean dago, eta balio du operadore juridikoen eta organo
judizialen artean informazioa modu seguruan trukatzeko.
Zein abantaila ditu
zerbitzuak?
Beste batzuen artean,
abokatuek aukera izango dute izapidetze prozesuan dauden auziei buruzko datu
guztiak eguneratuta jasotzeko bulegotik edo interneterako konexioa duen edozein
lekutatik.
Era horretan, bitarteko telematikoen erabilera bultzatzen da, bai eta
epaitegietara joan beharra ekidin eta organo judizialekin elkarrekintza
positiboa sustatu ere. Informazio judiziala eskuragarri egoteaz gain,
ziurtagiri elektronikoari esker beste zerbitzu batzuk ere eskuratu daitezke:
Jakinarazpenak
Bulego judizialetatik
igorritako jakinarazpenak jasoko dira, eta jaso izanaren agirien bitartez
geldituko dira jasota.
Idazkiak aurkeztea
Hasiera emateko edo
izapidetzeko idazkiak aurkezteko aukera ematen du. Jaso izanaren agiriak
sortuko dira, eta abokatuek jakingo dute noiz sartu diren bulego
judizialean.
Arestian azaldutakoez gain, JustiziaSIP-ek
hurrengoak ere eskaintzen ditu:
• Dekanotzaren banaketak: datak, motak, organoak...
• Izapidetze-prozesuan dauden auziak: faseak, parte-hartzaileak,
aurkeztutako idazkiak, jakinarazpenak...
• Ikustaldiak eta egunen izendatzea: ordutegiak, aretoak,
deitutako pertsonen zerrendak…
• Beste barruti judizialetako datuak
• Ordezkapenak kudeatzeko aukera
Justizian parte hartzen duten eragile
guztiak sisteman integratzen doazen heinean, JustiziaSip-eko edukiak gehitzen
joango dira, eta horien kalitatea hobetu egingo da.
Sistemak nire datuen pribatutasuna eta segurtasuna bermatzen al ditu?
Jakina. Profesional
bakoitzak ikusi ahalko du soil-soilik bere bezeroa parte-hartzaile gisa ageri
den auzietako informazioa, ziurtagiri digitalaren bitartez. Hortaz, eduki hori
ezin izango du beste inork ikusi.
Proiektuak hurrengo
araudiak ditu oinarri: Sinadura Elektronikoaren 18/2011 Legea; Europako
Parlamentuaren eta Kontseiluaren 910/2014 Erregelamendua; Botere Judizialaren
6/1985 Lege Organikoaren, uztailaren 1ekoaren, 230. artikulua; Prozedura
Zibilaren Legea aldatzen duen 42/2015 Legea, 19/2015 Legea, eta Justizia
Administrazioaren eta Erregistro Zibilaren eremuko administrazioa eraberritzeko
neurriei buruzko Legea. Horien testuetan, komunikazio telematikoei buruzko
xedapenak daude jasota.
Ekarriko dituen onurak
• Prozedurak arintzea
• Bulego judizialetarako joan-etorriak ahalik eta gehien
txikitzea
• Auzi bakoitzean emandako denbora “ez-produktiboa” murriztea
• Epeak betetzea bermaturik dago, bidalketa epe barruan
eginez gero
• Bidalketa segurua. Sinatua
• Jaso izana egiaztatzea
• Alderdien arteko komunikazio automatikoa
• Profesionalak modu aktiboan inplikatzea auzi judizialen
izapidetzean eta kudeaketan
2015-12-15 Auzia
Euskaraz!
JustiziaSIP
profesionalei zuzendutako web ataria da, eta aukera ematen die EAEko organo
judizialetako auzien egoera kontsultatzeko denbora errealean. Zerbitzua
plataforma seguru batean dago, eta balio du operadore juridikoen eta organo
judizialen artean informazioa modu seguruan trukatzeko.
Zein abantaila ditu
zerbitzuak?
Beste batzuen artean,
abokatuek aukera izango dute izapidetze prozesuan dauden auziei buruzko datu
guztiak eguneratuta jasotzeko bulegotik edo interneterako konexioa duen edozein
lekutatik.
Era horretan, bitarteko telematikoen erabilera bultzatzen da, bai eta epaitegietara joan beharra ekidin eta organo judizialekin elkarrekintza positiboa sustatu ere. Informazio judiziala eskuragarri egoteaz gain, ziurtagiri elektronikoari esker beste zerbitzu batzuk ere eskuratu daitezke:
Jakinarazpenak
Bulego judizialetatik
igorritako jakinarazpenak jasoko dira, eta jaso izanaren agirien bitartez
geldituko dira jasota.
Idazkiak aurkeztea
Hasiera emateko edo
izapidetzeko idazkiak aurkezteko aukera ematen du. Jaso izanaren agiriak
sortuko dira, eta abokatuek jakingo dute noiz sartu diren bulego
judizialean.
Arestian azaldutakoez gain, JustiziaSIP-ek
hurrengoak ere eskaintzen ditu:
• Dekanotzaren banaketak: datak, motak, organoak...
• Izapidetze-prozesuan dauden auziak: faseak, parte-hartzaileak, aurkeztutako idazkiak, jakinarazpenak...
• Ikustaldiak eta egunen izendatzea: ordutegiak, aretoak, deitutako pertsonen zerrendak…
• Beste barruti judizialetako datuak
• Ordezkapenak kudeatzeko aukera
Justizian parte hartzen duten eragile
guztiak sisteman integratzen doazen heinean, JustiziaSip-eko edukiak gehitzen
joango dira, eta horien kalitatea hobetu egingo da.
Sistemak nire datuen pribatutasuna eta segurtasuna bermatzen al ditu?
Sistemak nire datuen pribatutasuna eta segurtasuna bermatzen al ditu?
Jakina. Profesional
bakoitzak ikusi ahalko du soil-soilik bere bezeroa parte-hartzaile gisa ageri
den auzietako informazioa, ziurtagiri digitalaren bitartez. Hortaz, eduki hori
ezin izango du beste inork ikusi.
Proiektuak hurrengo
araudiak ditu oinarri: Sinadura Elektronikoaren 18/2011 Legea; Europako
Parlamentuaren eta Kontseiluaren 910/2014 Erregelamendua; Botere Judizialaren
6/1985 Lege Organikoaren, uztailaren 1ekoaren, 230. artikulua; Prozedura
Zibilaren Legea aldatzen duen 42/2015 Legea, 19/2015 Legea, eta Justizia
Administrazioaren eta Erregistro Zibilaren eremuko administrazioa eraberritzeko
neurriei buruzko Legea. Horien testuetan, komunikazio telematikoei buruzko
xedapenak daude jasota.
Ekarriko dituen onurak
• Prozedurak arintzea
• Bulego judizialetarako joan-etorriak ahalik eta gehien txikitzea
• Auzi bakoitzean emandako denbora “ez-produktiboa” murriztea
• Epeak betetzea bermaturik dago, bidalketa epe barruan eginez gero
• Bidalketa segurua. Sinatua
• Jaso izana egiaztatzea
• Alderdien arteko komunikazio automatikoa
• Profesionalak modu aktiboan inplikatzea auzi judizialen izapidetzean eta kudeaketan

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mila esker zure ekarpenagatik.