2016-01-21

Dokumentu judizialak garbitzeko iragarkia

2016-01-21 Auzia Euskaraz! 

 

Gauza jakina da Euskadiko justizia jauregietan paper tona asko pilatzen direla jardunbide judizialaren bitartez. Pilatutako paper horien artean badira batzuk une batetik aurrera beharrezko ez direnak. Eta bada, era berean, horiek suntsitzeko helburua duen batzordea: EAEko Espediente Judizialen Garbitze Batzordea, hain zuzen ere. 

 

Batzorde horren egiteko nagusia da bereiztea, alde batetik, suntsitu beharreko dokumentuak, eta, bestetik, artxibo historikoetara bidali beharrekoak. Dagozkion epeak bete ondoren, urtarrilaren 14ko EHAAn argitaratu da zenbait espediente judizial garbitzeari buruzko iragarkia, hemen duzuena: 


Iragarkia, espediente judizialak garbitzeari buruzkoa (2016ko urtarrilaren 14ko EHAA).

 

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.