Iazko abenduan, artikulu
interesgarri hau argitaratu zuten UZEIkoek haien webgunean. Atzera begiratu eta joan den urtean ikasi genituen
hitz berrien bilduma egin zuten. 16 bildu zituzten guztira, eta horietatik hiruk
lotura zuzena dute epaitegien munduarekin:
- mozal-lege
- inputatu
Zer, ezagun egiten zaizkizue?
Espetxealdi iraunkor berrikusgarria
2015eko uztailaren 1etik aplikatzen da,
hain zuzen ere, Zigor Kodearen azken erreforma indarrean sartu zenetik.
Neurriak polemika ugari sortu zuen: Diputatuen Kongresuko oposizioko talde
guztiek errekurtsoa jarri zioten Auzitegi Konstituzionalean, argudiatuta estalitako
biziarteko kartzela zigorra dela espetxealdi iraunkor berrikusgarria eta
Konstituzioaren lau artikulu urratzen dituela.
“Delitu
larri batzuen kasuan (adibidez, adingabeak erailtzea edo terrorismo delituak)
ezartzen den zigor berezia: epe zehatzik gabeko espetxealdia ezartzen zaio
delitugileari, eta, 25 eta 35 urte bitarteko aldia pasatutakoan (delituaren
arabera), berrikusi egiten da zigorra, delitugilea espetxetik aterako den
erabakitzeko”. (Iturria:Euskalterm)
Mozal Legea
Horrela deitu diote batzuek Herritarren
Segurtasun Legeari (HSL). 2015eko uztailaren 1ean sartu zen indarrean, eta
orain arte zigorrik ez zekarten hainbat portaera edo jarrera zigortzen ditu,
esaterako, skratxeak eta etxe-desjabetzeen aurkako mobilizazioak.
Oposizio guztia aurka izan zuen Raxoiren
Gobernuak Legea tramitatzeko, eta soilik Alderdi Popularraren bozkak jasota egin
zuen aurrera Espainiako Kongresuan. Kale mobilizazioak ugariak izan ziren.
Zalaparta handia sortu duten neurrietako
batzuk hemen:
- Arau hausleen erregistro bat sortuko da (Lehen zigor aurrekariekin eta epai judiziala eman ondoren soilik egiten zen)
- Miaketa prebentiboak baimentzen ditu
- NANa erakusteari uko eginez gero, polizia indarrek 6 orduz eduki ahalko dituzte herritarrak komisarian
2015/13 Lege Organikoak, Prozedura Kriminalaren
Legea aldatzen duenak, Lege horren hizkera egokitzea zuen helburu, besteak
beste. Horren ondorioz, indarrean sartu zenetik, “inputatu” terminoaren ordez,
“ikertu” edo “auzipetu” erabili behar dira, prozedura fasearen arabera.
Hizkera Juridikoaren Argitasunerako
Batzordearen arabera, “inputatu” terminoa inolako zehaztasun kontzeptual gabe
erabiltzen omen zen Legean eta beharrezkoa zen baztertzea termino horrek
berekin zekartzan konnotazio negatiboak zein estigma soziala.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mila esker zure ekarpenagatik.