Hizkuntza Gutxituen Itunaren jarraipen taldeak, Europako
Batzorde barnean dagoenak, hainbat gomendio eman dizkio Espainiari estatuko
hizkuntza gutxituen inguruko legeria eta politikak alda ditzan.
Joan den ostegunean plazaratu zuten txostena, eta
bereziki Espainiako Gobernuaren jardunarekiko da kexu adituen taldea. Ez dago
berritasun handirik argitaratu duten txostenean; hutsuneak ohiko alorretan
daude: eremu juridikoan, hezkuntzan eta osasunean.
Justizia Administrazioari dagokionez, aholkatu
dute, hasteko, marko juridikoa moldatzea erkidegoetako agintari judizialek
aukera izan dezaten alderdietako batek hala eskatzen duenean prozedurak
hizkuntza koofizialetan gauzatu ahal izateko. Izan ere, une honetan prozedura
batean parte hartzen duten alderdi guztiek egon behar baitute ados izapideak
hizkuntza koofizial batean egin ahal izateko, esaterako, euskaraz. Hori gauzatu
ahal izateko, Legea aldatu beharko litzatekeela dio adituen taldeak.
Horrez gainera, prestakuntza falta ere nabarmendu dute, eta EAEko hiru lurraldeetako epaileen ezagutza datuak eman dituzte: 250 epaile daude; haietatik 23k bakarrik dakite euskaraz. Egoera hori hobetzeko neurriak hartzea eskatu dute txostenean.
Horrez gainera, prestakuntza falta ere nabarmendu dute, eta EAEko hiru lurraldeetako epaileen ezagutza datuak eman dituzte: 250 epaile daude; haietatik 23k bakarrik dakite euskaraz. Egoera hori hobetzeko neurriak hartzea eskatu dute txostenean.
Hizkuntza Gutxituen Itunaren betetze-maila
orokorra aztertuta, azken urteetan egoerak hobera egin duela diote, baina
nabarmendu dute autonomia erkidegoen ahaleginari zor zaiola hobekuntza, izan
ere, adituen esanetan, oraingo ebaluaketa-aldian ere, argi geratu baita
Administrazio zentralaren esfortzuak ez direla maila berekoak izan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mila esker zure ekarpenagatik.