Urtarrilaren 15ean euskararen erabilpena sustatzeko kanpaina berria aurkeztu zuten Donostian, Eusko Jaurlaritzak, hiru diputazioek eta hiriburuetako udalek. Ekitaldia San Telmo museoan egin zen eta hainbat arlotako 90 gizarte eragile baino gehiago bildu ziren.

Ekitaldian euskara erabiltzeko gonbidapena egin zieten herritar guztiei: euskaraz ondo dakitenei, euskaraz neurri batean edo bestean dakitenei, eta euskaraz ulertu bakarrik egiten dutenei.
Iturriak: www.euskararentxantxangorria.eus / Berria
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mila esker zure ekarpenagatik.