2016-02-03

Deklarazioak euskaraz jasotzeko trebakuntza jasoko dute ertzainek

2016/02/03 Auzia Euskaraz!

350.000 €  jasoko du HABEk (Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea) Arkauteko Polizia Akademiaren eskutik  euskara eskolak emateko. Helburua da 25. promozioko ikasleek lehenengo zein bigarren hizkuntz eskakizunak ateratzea, bai eta deklarazioak euskaraz hartzeko gaitasuna eskuratzea ere.

Hala jasotzen da, Miren Gallastegi sozialistak eskatuta, Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak igorritako dokumentazioan.

Egun, hiru talde ari dira hizkuntza eskakizuna lortzeko ikasten; eta, horiez gain, 25. promozioko 12 talde ere badaude. Guztira, 271.215 €-ko kostua.

Arkauteko Polizia Akademiak aurreikusten du aurten ertzain gehiagok hartuko dutela parte ikastarootan, eta, beraz, talde kopuruak gora egingo duela; horregatik, aurrekontu zuzkidura handitu du 350.000 €-ra arte.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.