2016-02-15

Argitaratu dute hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko 2016ko lehen deialdia

2016-02-15 Auzia Euskaraz!

Gaur bertan, 2016ko otsailaren 15a, astelehena, argitaratu da  Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren Ebazpena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketetarako deia egiten duena.

Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko euskara azterketak egiteko 2016 urteari dagokion lehen deialdia onartu eta argitaratu da, beraz.

Lehenengo, bigarren, hirugarren eta laugarren hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko aukera ematen du deialdiak eta hizkuntza-eskakizun bakoitza Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko maila banarekin dago baliokidetuta: B1, B2, C1 eta C2, hurrenez hurren.

Izangaiek hizkuntza-eskakizun bakarrerako egin ahal izango dute eskaera eta, horretarako, 15 egun naturaleko epea izango dute, bihartik aurrera kontatzen hasita.



Deialdian parte hartu dezaketenak, honakoak dira:

- Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren zerbitzuan diharduten langileak (apirilaren 15eko 86/1997 Dekretua) .
- Justizia Administrazioko Kudeaketa, Izapidetze eta Laguntza kidegoetako eta auzitegiko medikuen eta laborategiko laguntzaileen kidegoetako funtzionarioek (ekainaren 29ko 174/2010 Dekretua).
- Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko karrera judizialeko kide, kidegai, behin-behineko epaile, ordezko magistratu, ordezko epaile eta bake-epaileak (1999ko otsailaren 18ko lankidetza hitzarmena).
- Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko Karrera Fiskaleko kide eta kidegaiak, ordezko fiskalak, Idazkari Judizialen Kidegoko kide eta kidegaiak, eta behin-behineko Idazkari Judizialak (2005eko uztailaren 28ko lankidetza-hitzarmena).
- Ertzaintzaren praktiketako eta karreradun funtzionarioak (maiatzaren 22ko 76/2012 Dekretua).

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.