2016-02-23

Eusko Legebiltzarrak Urkijori eskatu dio onartzeko udalen aktak euskaraz

2016-02-23 Auzia Euskaraz!

Joan zen ostiralean, otsailak 19, egindako osoko bileran, Eusko Legebiltzarrak Carlos Urkijori eskatu zion betetzeko legea zein epaiak eta udalen aktak euskaraz onartzeko. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan Espainiako Gobernuak duen ordezkaria da Urkijo. 

EAJk eta EH BILDUk adostutako mozioaren aurrean, PSE-EE abstenitu egin zen eta aurkako bozka eman zuten PP eta UPyD alderdiek.



Azken hilabeteotan, Urkijok errekurtso ugari sartu ditu aktak euskara hutsean egiten dituzten Euskadiko zenbait udalen aurka, eta horrek eragin du ostiralean bozkatu zen ekimena.

Gogoratu behar dugu Auzia Euskaraz blogean iaz ere izan genuela hizpide errekurtsoen kontu hau (hemen albiste zaharrak). 

EH BILDUk eta EAJk adostutako testuak jasotzen duenez, euskara hizkuntza ofiziala da, besteak beste, hala ezartzen delako 1979ko Autonomia Estatutuan, eta, horrenbestez, erabateko balio juridikoa du. Hori horrela izanda, eta gerora ere beste zenbait lege, arau eta epaik berretsi dutenez, mozioan defenditzen da udalek “eskubide osoa dutela aktak euskara hutsez egiteko”. 





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.