2016-03-08

Emakumeak EAEko justizian


2016-03-08 Auzia Euskaraz!

Gaur, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna da. Hainbat kanpaina, egitasmo eta albiste plazaratu dira gure hedabideetan data aitzakiatzat hartuta. Hemen bildu ditugu interesgarri batzuk.

Guk justiziaren ikuspegitik landu nahi izan dugu generoaren arloa. Horretarako, EAEko Justizia Administrazioan emakumeek zer leku hartzen duten aztertu dugu, judikaturan arreta berezia jarrita.

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren 2014ko memorian azaldutakoaren arabera, Euskadiko epaile eta magistratuen % 60 baino gehiago emakumeak dira.  Adin tarteei begiratuz gero, gainera, ikusiko dugu emakumeak nagusi direla erabat epaile belaunaldi berrietan. 51-60 urte artekoen artean, generoen arteko oreka dago; baina adinean behera eginez gero, gizonak gutxiengoa dira nabarmen. Horrenbestez, emakumeek geroz eta presentzia handiagoa dute EAEko justizian.


 





Datuei erreparatuta, beraz, epaile eta magistratu lanpostuetan, gizon baino emakume gehiago dauzkagu EAEn; hala ere, kopuru horiek aldatu egiten dira aginte organoetan gora eginez gero. Joera nahiko argia da: lehen instantziako epaitegietan emakumeak % 70 dira, probintzia auzitegietan % 54 eta Justizia Auzitegi Nagusian % 25.   


Eta gorago jarraituz gero, bere horretan jarraitzen du gizonezkoak gailentzearen joerak. Behean BJKO 2015eko abenduan emandako datuak:







Pentsatzekoa da, denbora aurrera joan ahala, goi kargu horietara iritsiko direla epaitegietan lanean hasi diren emakumezko epaile gazte horiek, lehen instantziako epaitegietan gertatu den bezalaxe.

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.