2016-03-17 Auzia Euskaraz!
Aurreko ostiralean egin zen
lehenengo bilera, eta bertan parte hartu zuen Bilboko Lehen Auzialdiko
magistratu Ana Garcia Orruñok, bera baita EAEko ordezkaria lantaldean.
Botere Judizialaren Kontseilu
Nagusiak (BJKN) antolatutako lantaldearen helburu nagusia da epaileei elkargune
bat eskaintzea haien funtzioak betetzerakoan sortzen zaizkien arazoak
partekatzeko. Lantaldea 2015eko uztailaren 28ko BJKNko Batzorde Iraunkorrean
eratu zen, organo judizial horietako epaile eta magistratuek lanean izaten
dituzten arazoak partekatzeko elkargune gisa.
Lantaldea osatzen dute Madrileko,
Sevillako, Galiziako eta EAEko 8 magistratuk, BJKNko letradu batek, eta organo
horretako epaile den Mar Cabrejasek. Lantaldeko kideak sei hiletik behin
elkartuko dira, eta harremanetan egongo dira, adostutako azterketa edo jardunen
inguruko informazioa partekatzeko.
2016ko lehen seihilekorako bi zeregin
nagusi adostu dituzte: alde batetik, Lehen Auzialdiko epaitegietan pairatzen
dituzten arazoak aztertu eta diagnostikatzea; eta, bestetik, webgune bat garatuko dute jurisprudentzia, legedia,
bibliografia eta ereduak bilduko dituena.
Iturriak: Justiziako intraneta /
www.poderjudicial.es
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mila esker zure ekarpenagatik.