2016-03-15

Titulu berria: aditua Euskal Zuzenbide Zibilean

2016-03-10 Auzia Euskaraz!



Euskal Zuzenbide Zibilean aditu izateko titulua martxan jarri du Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateak,  Zuzenbidearen Euskal Akademiarekin elkarlanean.

Araubide berriaren aplikazioan sakontzeko nahia edo beharra duten eragile juridikoentzat sortutako titulua da, direla abokatu, notario, erregistratzaile, aholkulari fiskal, ondare kudeatzaile…  Besteak beste, jaraunspenen zein oinordetza ondarearen alorrean izango du eragina Euskal Zuzenbide Zibil berriak (informazio gehiago).

Ikastaroa aurrez aurrekoa izango da, eta apiriletik ekainera bitarte emango da -150 ordu izango ditu (15 ECT)-. Euskal Zuzenbide Zibilaren arloan herritarrei aholkularitza eta laguntza teknikoa eskaini ahalko dieten profesionalak trebatzea du helburu masterrak, bai eta hura iker dadin sustatzea ere.

Iturria: www.deusto.es

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.