2016-04-28

DNA profila zehazteko frogak egitera derrigortu daiteke?

2016-04-28 Auzia Euskaraz!


Legezkoa al da, pertsona bat delitu baten errudun den ala ez ikertzeko, bere lagin biologikoak eskuratzea DNA profila zehazteko? Nola eta zein egoeratan egin daiteke? 

Froga hori estatuko ordenamendu juridikoan, arlo zibilean zein zigor arloan, nola erabiltzen den aztertu du José Alberto Andrío Espina Abokatuak www.lenjuajejuridico.com blogean eta artikuluaren laburpena gurera ekarri dugu.

Froga horrek izan ditzakeen ondore eta eraginkortasun mailaren arabera, legeek jurisdikzio bakoitzean era bateko edo besteko ikerketak ezartzen dituzte.


Froga biologiko horiek seme-alabatasunei buruzko auzietan maiz erabiltzen dira. Lotura biologikoan oinarritzen da seme-alabatasuneko harreman juridikoa beste ezeren gainetik; nahiz eta biologikoki gurasoak ez izan arren seme-alabatasun juridikoa ezarri daitekeen, adopzioen kasuan adibidez. Horrelakoetan, nola eta noiz eska daiteke DNA froga seme-alabatasun biologikoa zein juridikoa zehazteko? Zuzenbide zibilean, orokorrean, esan daiteke DNA froga ezin dela gauzatu subjektuaren borondatearen aurka, salbuespenak salbuespen. Arlo horretan, pertsonen gorputzaren bortxaezintasunak ez du onartzen “manu militari” odola ateratzea (Espainiako Konstituzioaren 15. artikulua). 


Zigor arloan, berriz, ez da  adostasunik behar froga hori egin ahal izateko, bortxaz ere eskuratu daiteke. Hala ere, uko-egitea justifikatu gabe edo justifikatua izan daiteke (osasunarentzat kaltegarria bada, ez badago beste probarik…). Arlo horretan, bi eremu bereizi behar dira: gorputzaren azterketa/ikerketa (adib.: alkoholemia froga eta gorputzaren erregistroa) eta delituaren egilea identifikatzeko odola ateratzea. Prozesu penaletan espainiar estatuan legezkoak dira biak, baina auzia konplexuagoa da pertsonaren borondatearen aurka egiten denean; izan ere, froga egiteari uko egiten dionari zehapenak aplikatzea baitakar, delitua egotzi dakioke-eta froga ez egiteagatik. Esaterako, 2009ko urtarrilaren 12ko Konstituzio Konstituzio Auzitegiak 1/2009 zenbakiko epaian, urtarrilaren 12koan, adierazi zuen Zigor Kodeko 380. artikuluak, alkoholemia frogari uko egitea desobeditze larritzat jotzen duenak, ez duela urratzen eskubide eta askatasun publikorik.

Informazio gehiago hemen.

Jatorrizko artikuluaren egilea José Alberto Andrío Espina da, 2016/04/18an argitaratutako artikulua, www.lenguajejuridico.com blogean (@LenguajeJuridic )

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.