2016-04-20

Europar Batasuneko justizia adierazleen aurkezpena

2016-04-20 Auzia Euskaraz!





Hil honen 11n Justizia Adierazleen Koadroa aurkeztu zuen Bruselan Vera Jourovak, Europar Batasuneko Justizia, Kontsumitzaile eta Genero-berdintasunerako komisarioak.

Koadroaren helburua da ikuspegi konparatiboa ematea EBeko estatuen sistema judizialen eraginkortasunaren, kalitatearen eta menpekotasun ezaren gainean.

Epaileen mendekotasunik ezaren gainean erabiltzaileek duten pertzepzio subjektiboa hobetu egin da Europan, aurreko ekitaldiekin alderatuz.

Estatu espainiarrari dagokionez, sistema judizialak aurrera egin du, bai eraginkortasunean, bai kalitatean, Justizia Administrazioa hobetze aldera hartutako erabaki batzuei esker. Estatu aktiboenen artean ageri da Espainia aurten legegintza arloan egindako ahaleginei dagokienez, bai eta aplikatutako hobekuntza neurriei dagokienez ere hala arau prozesalen arloan, nola tresna teknologikoen erabilera zabaltzearen eremuan.

Iturriak:
Icagi.net
Informativojuridico.com

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.