2016-04-19

Ikastaroa jaso dute Gernikako epaitegietako langileek euskaraz gehiago tramitatzeko

2016-04-19 Auzia Euskaraz!


Azken bi asteetan, Gernikako epaitegiko 23 langilek “epaiBi: baliabideak eta tresnak” ikastaroa jaso dute. EpaiBitik azken urteetan garatu ditugun tresna eta baliabideen inguruko ikastaroa euskaraz eta erdaraz antolatu dugu Lakuako Langileen Kudeaketaren Zerbitzuarekin koordinatuta. 

Trebakuntza ekintza honen helburua da epaitegietako langileei hainbat tresna erabiltzen erakustea, modu horretan euskaraz lan egiteko dauden aukerez baliatu eta herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko bidea indartzeko asmoz. Horretarako bi orduko formazio saioan ariketa praktikoen bidez erakusten da auzien hizkuntza nola zehaztu JustiziaBat aplikazioan, euskarazko espedienteak lantalde elebidunari nola esleitu eta dokumentu elebidunak izapidetzeko itzulpen memorian kontsultak eta itzulpen eskaerak egiten. Horrez gain, e-Toolbarra euskaraz lan egiteko laguntza tresnaren erabilera ere.


Honako hau izan da ikastaroaren programa:


Asmoa da ikastaroa ematen joatea Bulego Judizial Berria ezarrita dagoen EAEko epaitegi guztietan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.