Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian gaur argitaratu da 2016ko martxoaren 11ko Agindua, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Justizia Administrazioan hizkuntza dela-eta bereziturik dauden lanpostuak betetzeko berariazko lehiaketaren deialdia egiten duena.
Xede nagusia da herritar guztiei euskara nahiz gaztelania erabiltzeko eskubidea bermatzea Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioarekiko harremanetan.
Agindu horretan, hizkuntzaren arabera bereziturik dauden plaza hutsak betetzeko berariazko lehiaketa iragartzen da. Lanpostu horiek I. eranskinean daude jasota, hizkuntza dela-eta bereziturik dauden lanpostuen zerrendan.
Lehiaketan parte hartu ahal izango dute Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko kidegoetako karrerako funtzionarioek, destinoa edozein lurralde-eremutan dutela ere; 199 lanpostu dira guztira: 63 izapidetzakoak, 83 kudeaketakoak, eta 53 laguntza judizialekoak. Hori bai, parte hartzen dutenek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean, eskatutako lanpostuei dagokien hizkuntza-eskakizuna izan beharko dute.
Informazio guztia hemen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mila esker zure ekarpenagatik.