2016-05-12 Auzia Euskaraz!
Aurrerantzean, enkanteak 18:00etan hasiko eta amaituko dira, eta ez 24:00etan; eta ziurtatuko da ez direla bukatuko larunbat eta igandetan.
Joan den asteburuan egin zen Prokuradoreen XIV. Kongresu Nazionala Bilbon; honakoa izan zen lema: “Prokuradoretza – Justizia eta Teknologia”. Askotariko hitzaldi eta tailerrak izan zituzten, eta honako hauek landu zituzten, besteak beste: lege erreformak eta tresna teknologikoak, Prozedura Zibilaren Legea eta Borondatezko Jurisdikzioa, eta Bitartekaritza. Lau urtean behin antolatzen dute kongresua; aurrekoa Cordoban egin zuten 2012an.

Kongresuan izan zen Rafael Catalá, jarduneko Justizia ministroa, eta hark eman zituen enkante judizial elektronikoetan izango diren berritasunen berri. Aurrerantzean, enkanteak 18:00etan hasiko dira, eta ez 24:00etan. Era berean, amaitu ere 18:00etan amaituko dira, betiere azken norgehiagoka ez bada egin enkantea itxi aurreko 60 minutuetan; izan ere, norgehiagokarik onenak ordubete egon behar baitu gainditua izan gabe. Eta, azkenik, enkanteetarako iragarkiak argitaratzeko garaian, aintzat hartuko da horien epea noiz amaitzen den, eta ziurtatuko da ez direla bukatuko larunbat eta igandetan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mila esker zure ekarpenagatik.