2016-05-26

Auzitegiko psikologoen lanaren garrantzia prozesu judizialetan

2016-05-26 Auzia Euskaraz!

Aurreko astean egin zen Auzitegietako Psikologoen Elkartearen urteko biltzarra Donostiako Atotxako Justizia Jauregian. Itxiera hitzaldian parte hartu zuen Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak, Josu Erkorekak, azpimarratzeko profesional horiek egiten duten lana. 

Eusko Jaurlaritzak epaitegien esku jartzen ditu Balorazio Forentse Integralerako Unitateak eta Talde Psikosozial Judizialak; auzitegiko 20 psikologo inguruk egiten duten lan horietan. 2015ean, 10.000 pertsona artatu zituzten, eta 5000 esku-hartze baino gehiago egin zituzten talde horietako adituek.

Josu Erkorekarekin batera, Justiziako zuzendari Manuel Valínek ere parte hartu zuen Justizia Administrazioko Auzitegiko Psikologoen Elkartearen IV. Biltzarraren itxiera-ekitaldian.

Sailburuaren hitzetan, auzitegiko psikologoek egiten dituzten txosten eta aditu-balorazioak lotesleak ez badira ere, testigantza gakoak izaten dira erabakietarako askotan.

 Arlo hauetan egiten dute lan nagusiki:

Gazte Justizia: adingabeen ebaluazio psikologikoak egiten dituzte, eta epaitegiei aholkatzen diete adingabeak gizarteratzeko zein neurri hartu.

Jurisdikzio zibila: aditu-probak egiten dituzte, batez ere ezkontza-desegiteetan (adingabeen zaintza eta jagoletza, komunikazio-erregimena eta egonaldiak, ezkontzaren deuseztasun zibila, adingabeen emantzipazioa, etab.) eta adingabeen babes-prozeduran (babesari buruzko foru-aginduak, guraso-ahala kentzea, familia-harrerak, adopzioak, etab.)

Zigor-jurisdikzioa: delituen biktimen ebaluazio psikologikoak egiten dituzte eta laguntza eskaintzen diete deklaratzeko garaian; batez ere honako hauekin loturiko auzietan: indarkeria matxista, sexu-erasoak, etxe barneko indarkeria, adingabeen kontrako delituak, ezgaitasuna duten pertsonak, etab.

Datu batzuk:

Auzitegiko Balorazio Integralerako Unitateak 2015ean 1.453 espediente judizialetan             hartu zuen esku.


            (*)Espediente bakoitzak epaitegientzako txosten bat baino gehiago sor dezake.


EAEko Talde Psikosozial Judizialeko adituek 2015ean 9.549 pertsona artatu zituzten:



Talde horiek 3.092  eskaera jaso zituzten aditu esku-hartzeak egiteko EAEko                         epaitegien eskutik:


Iturrria: www.euskadi.eus

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.