2016-06-14

Aztertzeke zeuden zigor arloko 302.132 auziak sailkatuta

2016-06-14 Auzia Euskaraz!



Rafael Catalá Justizia ministroak jakinarazi duenez, Justizia Administrazioaren letraduen eta fiskalen arteko lankidetzari esker, pasa den 2015eko abenduaren 6an (Prozedura Kriminalaren Legearen erreforma indarrean sartu zen data) aztertzeke zeuden zigor arloko 302.132 auziak sailkatu dira.

Auziok, gehienbat, ondarearen kontrako delituei zegozkien. Ondoren, bizitzaren eta osotasunaren aurkako delituak zeuden.

Ministroak epaile, fiskal eta Justizia Adminsitrazioaren letradu eta langileei egindako esfortzua eta erakutsitako konpromisoa eta borondatea eskertu die, eta gogorarazi  ditu prozesu horretarako Ministerioak jarritako baliabideak, hala nola, premialdiko fiskalen 80 plaza berri, funtzionario kopuru handi baten laguntza osagarria, informatika-bideen indartzea…

Herritarrentzat abantailak argiak dira: auzien instruzkio-denbora arrazionalizatu egingo da, eta instrukzioaren arduradunek, atzerapenik balego, ondo justifikatu beharko dute, horrek delituen biktimei eta ikertuei dakarkien segurtasun juridikoa kontuan hartuz.

Erreformak 6 hilabetera mugatzen  ditu zigor-arloko instrukzioak gai errazentzat eta 18 hilabetera (beste hainbestera luza daiteekeena) gai konplexu moduan sailkatutakoentzat.

Iturria: www.aranzadi.es

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.