2016-07-22

Atzerritartasunari eta asiloari buruzko XXVI. abokatu-topaketaren ondorioak

2016-07-22 Auzia Euskaraz!




Ekainean egin da atzerritartasunari eta asiloari buruzko XXVI. abokatu-topaketa, Espainiako Abokatutzaren Kontseilu Nagusiak eta Burgoseko Abokatuen Elkargoak antolaturik, eta bertan bildutako ondorioak argitara eman berri dituzte.

Bertaratutako 200 letraduek nazioarteko babesa eskatzen dutenentzako “bisa humanitarioak” sortzea eta arautzea exijitu dute, Europar Batasunaren eta Turkiaren arteko akordioa salatu dute eta gogorarazi dute mugan atzera botatzeak babestu nahi dituen Atzerritarren Legeko manua ez datorrela bat Espainiako konstituzio-arauekin.

Topaketaren ondorio horietaz gain, hainbat proposamen aurkeztu da, hala gizakien salerosketaz, nazioarteko babesa eskatuz, nola berehala kanporatuak izateko prozedurapeko pertsonei segurtasun eta berme juridiko handiagoak emateko beharrizanaz, edota atzerritarrak barneratzeko zentroak berehala ixteko.

Dokumentuak arreta berezia ematen dio lagundu gabeko adingabe atzerritarrek mugan duten egoerari, ohartarazten du salatu egingo duela adingabe horiei dagokien araudia betetzen ez duen edozein egoera, eta hurrengo gobernuari nazionalitate-lege berezi bat erreklamatzen dio.


Iturria: www.abogacia.es

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.