2016-07-29

Auzitegi Gorenean errekurtsoak jartzeko arau berriak joan den ostiralean sartu ziren indarrean

2016-07-29 Auzia Euskaraz!


Erreforma horrek Auzitegi Gorenean errekurritu daitezkeen epaien katalogoa zabaltzen du, nahiz eta idatzien luzera 25 orrira mugatu. Erreformak dakarren aukera berri horren helburu nagusia doktrina jurisdikzionala bateratu eta finkatzea da.

Botere Judizialaren Lege Organikoaren (BJLO) azken erreformak ateak zabaltzen ditu epai guztiak errekurritzeko Justizia Auzitegi Nagusietako Administrazioarekiko auzietako Salek emandakoak, bai eta Administrazioarekiko Auzietako Epaitegi Zentralenak ere (BJLOren 86. artikulua). Gainera, zenbait kasutan, jurisdikzio horretako epaitegiek emandako epaiak ere errekurritu daitezke.

Horrez gain, hemendik aurrera, errekurtsoak onartzeko irizpide berri bat kontuan hartuko da. Orain arte, nagusiki, zenbatekoaren arabera erabakitzen zen kasazio errekurtsoa onartu ala ez (600.000 euroko muga); berrikuntza da, erreformarekin, kasaziorako oinarri objektiboa aintzat hartuko dela (BJLOren 88. artikulua).

Iturriak: www.aranzadi.eswww.noticias.juridicas.com

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.