2016-07-19

Rafael Cataláren arabera, izapide judizialen %70 elektronikoak dira jada

2016-07-19 Auzia Euskaraz!



Jarduneko ministroak dioenez, 38 milioi izapide elektroniko egin dira orain arte, eta horrek 280 milioi euro aurreztea ekarri omen du. Horrez gainera, hiru epaitegitik bitan justizia elektronikoa ezarrita dagoela adierazi du, eta baieztatu hurrengo legealdian “paper gabeko justizia teknologikoa” izatera heltzea posible izango dela norabide berean lanean jarraituz gero.

Dena den, Lexnet-ekiko iritzi guztiak ez datoz bat Catalarenarekin. Francisco de Vitoria epaile elkarteak, adibidez, esan du epaitegietan sekula baino paper gehiago erabiltzen dela, eta ez dela egia epaitegien bi herenek modu elektronikoan lan egiten dutenik.

Kritika ugari jaso ditu Lexnet-ek ezarri zenetik, duela sei hilabete. Esaterako, aurtengo martxoan, txostena argitaratu zuen Estatuko Fiskaltza Nagusiak, eta ondorio gisa jaso zuten sistemaren ezarpena eragiten ari dela eraginkortasunik eza, segurtasunik eza eta lan kargaren hazkundea, arrazoi ugari direla medio: sistemaren moteltasuna, behin eta berriz erabiltzailea zein pasahitza eskatzea, Fiskaltzari ez dagozkion jakinarazpen kopuru izugarria jasotzea, jakinarazitako ebazpen judizialetan sinadurarik ez egotea…

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.