2016-07-05

Zuzenbidea Ikasten eta Kriminologia Ikasten aldizkarien zenbaki berrietan Auzia Euskaraz proiektuari buruzko artikuluak

2016-07-05 Auzia Euskaraz!


EHUko Zuzenbide Fakultateak Zuzenbidea Ikasten (ZI) aldizkarian argitaratzen ditu Zuzenbideko irakasgai desberdinetako ikasgaiak, kasu praktikoen azterketak, irakaskuntza berrikuntzarako gidabideak, ikasleen ekarpenak eta ikasleentzat interesgarriak izan daitezkeen berri juridikoak.

Kriminologia Ikasten (KI) aldizkarian, berriz, Kriminologia ikasteko ikasmaterial espezifikoagoak jorratzen dituzte. Joseba Ezeiza EHUko irakaslearen hitzetan, gutxi dira oraingoz Kriminologia kontuak euskaraz lantzera animatzen diren ikasleak, eta, aldizkariaren bidez, haiei bultzadatxo bat ematea da asmoa.

ZI eta KI aldizkarien zenbaki berrietan, ikasle askok aipatu eta azaldu dituzte EpaiBirekin eta Auzia Euskaraz proiektuarekin lotutako gaiak. E-toolbarra ere azaltzen da artikuluren batean. 

Aldizkarien zenbaki berriok ikusteko:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.