2016-09-06

Bitartekaritza eta Arbitrajea aztergai

2016-09-06 Auzia Euskaraz!


Gero eta herritar gehiagok aukeratzen dituzte bide alternatiboak gatazkak konpontzeko, prozesu judizialetan sartu ordez. Gatazkak epaitegietara jo gabe konpontzeko bideetako bi dira Bitartekaritza eta Arbitrajea. Arbitrajean, erabakia arbitro baten eskuetan uzten da; bitartekaritzan, aldiz, ez dago arbitrorik, bitartekariek hartzen dute parte, eta horien zeregina da aldeen arteko komunikazioa erraztea zein aldeak beraien artean akordioa lortzera bideratzea. 

Arlo horietako profesionalei zuzenduriko bi kongresu antolatu dira hurrengo asteetarako. Batetik, “Bitartekaritza, Arbitrajea eta Zigorreko Compliance-ari buruzko I. Kongresua” egingo da irailaren 8tik 10era Pontevedran (Galizian); bertan, nazioarteko hainbat adituk hartuko dute parte, gatazkak konpontzeko bide horietan sakontzeko. 

Eta, bestetik, azaroaren 10 eta 11n ‘International Arbitration Congress’ delakoa egingo da Bartzelonan,  arbitrajea abokatutzaren mundura gerturatzeko eta eremu horretako hainbat arlotan sakontzeko. Honako hauek dira bertan landuko dituzten gai zehatzak:
-Ordena publikoaren alderdi formala
-Arbitrajea jabetza industrial eta intelektualaren eremuan
-Administrazioa eta arbitrajea
-Europar Batasuneko Zuzenbidea eta arbitrajea
Kongresuaren edizio berriarekin nahi dute elkargune hori sendotzea eta kongresua bera erreferente bilakatzea arlo horretako profesionalentzat.
 
Gaiari buruzko legeria:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.