Irailean hiru saio egin ditugu
Tolosako epaitegiko langileekin, dokumentuen izapidetza elebiduna bultzatzeko.
Izan ere, aspaldi ezarri ziren dokumentuak bi hizkuntzetan modu errazean egiten
laguntzeko tresnak, baina EpaiBi-ko kideok konturatuta geunden bulego
judizialetan ez zirela ezagunak. Hori dela-eta, epaitegietara joan eta
bertakoekin aurrez aurreko saioak egitea erabaki dugu. Horrez gainera,
ikastaroaren beste helburua izan da herritarrengana heltzen diren dokumentu
elebidunen kalitatea hobetzea, euskarazko zutabeko edukien kalitatea bermatze
aldera.
Gernika, Bergara eta Tolosa izan
dira lehenak -guztira,
63 langilek jaso dute-,
eta asmoa da poliki-poliki erkidego osoko justizia jauregietatik pasatzea.
Idoia Garateri, Tolosako
Betearazpenetako Bulegoko langile bati, ikastaroari buruzko iritzia eskatu
diogu saioa amaitzean, eta, haren esanetan, oso praktikoa izan da, eguneroko
lanean erabiltzeko modukoa. Gaineratu du, aurrez aurreko ikastaroak antolatzea
dela ziur asko horrelako edukiak epaitegietako langileei helarazteko modu
bakarra, bai eta berehala hasiko dela ikasitakoa erabiltzen ere.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mila esker zure ekarpenagatik.