2016-09-08

Gehiegizko ordainsariak: Abokatuen Elkargoaren esku-hartzea bai?

2016-09-08 Auzia Euskaraz!
Gaur Jorge Arroyo abokatu eta bitartekariak argitaratutako artikulu bat dakargu blogera. Abokatuen ordainsarien muga kuantitatiboa, PZLren 243.2,3 eta 394.3 artikuluetan jasotakoa du hizpide testuak; hain zuzen ere, jorratzen da PZLren 246.1 artikuluak nola eragiten dion muga horri. Laburpen bat ekarri dugu, eta jatorrizkoa irakurri nahi izanez gero elderecho.com webgunen aurkituko duzue. Espero dugu zuen gustukoa izatea.


Zer gertatzen da kostuak ordaintzera kondenatutako alderdiak aurkaratzen badu beste alderdiaren abokatuaren ordainsaria, arestian aipatutako artikuluetan zehaztutako muga gainditzeagatik soilik, eta, aldi berean, abokatu horrek ez duenean bere ordainsaria murriztea onartzen uste duelako muga hori ez dela gainditu?  Beste modu batera esanda, artikuluotan jasotako muga kuantitatiboa gainditu izana denean ordainsaria aurkaratzeko (hots, 1/3) arrazoi bakarra, zein da ondorio juridiko-prozesala?  

Galderak zentzu osoa dauka, izan ere, PZLk ez dakar suposizio hau stricto sensu.


PZLren 246.1 artikuluak zera dio: alderdi onuradunaren abokatuen ordainsariak gehiegizkotzat jotzekotan eta abokatuok horiek jaistearekin bat ez etorrita, autoen lekukotza emango zaio Abokatuen Elkargoari, txostena egin dezan.

Baina gauza bat da aurkeztutako ordainsariak altuagoak izatea abokatuen elkargoek argitaratutako irizpide orientagarriak baino, eta, beste bat, PZLren 243.2,3 eta 394.3 artikuluetan jasotako muga kuantitatiboa (1/3) gainditzeagatik egitea aurkaratzea. Kasu horietan, epaitegiak ala auzitegiak berak ebatzi beharko du auzia, ez dago zertan abokatuen elkargoari helarazpena egin.

Abokatuen elkargoek legitimazioa dute irizpide orientagarrien eremuan aritzeko, baina ez aspektu juridiko-prozesalez, noski. Eta PZLn jasotako mugaren gainditzea ezin da irizpide orientagarrien erregulazioen menpe izan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.