2016-09-28 Auzia Euskaraz!
Gaur Informazioa Eskuratzeko
Eskubidearen Nazioarteko Eguna da. Eskubide horren bidez, herritarrek sektore
publikoa behartzen dute garden izatera, hots, informazioa aldian-aldian
argitaratzera eta artxiboetako argitaratu gabeko datuak eskuragarri jartzera.
Egun hori dela-eta, Bizkaiko Foru Aldundiak jardunaldia antolatu du
herritarren eskubide horri buruz, honako hauekin batera: Datuak Babesteko
Euskal Bulegoa, Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsua eta Mondragon
Unibertsitatea.
Jardunaldia Bilbon izango da, 9:30etik
13:30era; hitzaldietan parte hartzeko aukera egongo da, kasu praktikoak
proposatuko dira, eta mahai-inguru bat ere egingo da, non eztabaidatuko den
eskubide horrek duen garrantzia eta nolako eragina duen herritarrengan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mila esker zure ekarpenagatik.