2016-09-13

Lekualdatze-lehiaketetarako eskarien aurkezpen telematikoa gaitua

2016-09-13 Auzia Euskaraz!


Botere Judizialak epaile eta magistratuen lekualdatze-lehiaketetarako eskariak telematikoki aurkezteko sistema gaitu du. Bertara epaileen gobernu-organoaren webgunetik sar daiteke eta sistema horrek lehiaketen izapidetzea eta ebazpena azkartuko ditu.

Sistema hau progresiboki ezarriko da. Momentuz, bederen, nahi duten epaileek eredu normalizatua -paperezkoa- erabiltzen jarrai dezakete. Helburua, etorkizunean eskariak telematikoki egin behar izatea da.

Ordenagailuz lagundutako formularioa

Sistema berria erabili ahal izateko, Karrera Judizialeko kideek Botere Judizialeko extranet-ean (www.poderjudicial.es) “servicios/carrera profesional/concursos de traslado” atalean aurkituko duten ordenagailuz lagundutako formularioa bete ahal izango dute.

Datu pertsonalak sartu ostean, eskainitako plaza guztiak kontsulta daitezke, interesgarriak direnak lehentasun-ordena jarraituz aukeratu eta, azkenik, formularioa bidali.

Lekualdatze-lehiaketak

Lehiaketek ondorengo plaza kopuruak eskaintzen dituzte: magistratuentzat 26 plaza, epaileentzat 20, epaile kategoriatik magistratuarenera igotzeko 37 eta Eskola Judizialeko 65. Promozioko epaileentzat 54 plaza (destinoaren zain daudenentzat).

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.