2016-09-01

Prozedura judizialetako biktima edo lekuko adingabeei buruzko ikastaroa

2016-09-01 Auzia Euskaraz!


Astelehenean, abuztuak 29, eman zioten hasiera “Biktima eta prozedura judizialetan lekuko diren haurrak” ikastaroari Donostian, EHUko udako ikastaroen barruan.

3 eguneko iraupena izan duen ikastaroaren xedea izan da: prozedura judizial zibilen, penalen edo gazte-justiziarekin lotutakoetan, biktima edo lekuko diren adingabeei arreta emateko, zaintzeko eta babesteko formulak aztertu eta sakontzea.

Beste besteak, hainbat epaile, fiskal, abokatu eta psikologok adingabeak babesteko betebeharrari buruz jardun dute. Ikastaroak balio izan du profesionalen esku-hartzea hobetzeko dibortzio gatazkatsuetan, familia gatazketan, indarkeria matxista edo familia barruko indarkeria kasuetan edota eskola eremuko jazarpenari buruzko auzi judizialetan, zehazki, honako hauek lantzeko:

Prozedura judizialetan adingabeek parte hartzeko eta bertan egoteko moduak aztertzeko, adingabearen ikuspuntutik
Ebaluazio psikologikoan eta forentsean, eta sistema judizialetik igarotzen diren adingabeen tratamenduan eta esku-hartzean sakontzeko
Adingabeei laguntzeko jardunbide egokietan sakontzeko, lurralde bakoitzaren errealitatea kontuan hartuz
Kasu praktikoen bitartez, familia barruko indarkerian edo familiako gatazketan haurren bizipenei buruzko egoerak lantzeko

Informazio gehiago hemen

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.