2016-10-20

EAEn ez du behera egin hipoteka betearazpenen kopuruak

2016-10-20 Auzia Euskaraz!

Erkidego guztietan murriztu da 2016ko bigarren hiruhilekoan aurkeztutako hipoteka betearazpenen kopurua, 2015eko tarte berarekin alderatuta; lau erkidego salbuespena dira, dena den: Asturias, Katalunia, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Errioxa. Gauzatutako utzarazpenen kopurua, bestalde, % 10 baino gehiago murriztu da Nafarroan, Gaztela Mantxan, Madrilen eta Errioxan.

Oro har, 2016ko bigarren hiruhilekoan gauzatutako utzarazpenek % 1,9 egin dute behera Espainian, iazko tarte berarekin alderatuta –18.739tik 18.391era jaitsi dira–, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko Estatistika Alorrak argitara eman duen txostenaren arabera.

Utzarazpenek higiezin mota ezberdinei eragiten diete, ez soilik etxebizitzei -eta, azken horien kasuan, ez soilik ohiko etxebizitzei-. Estatuko utzarazpenen % 53,9 (9.909) Hiri Errentamenduen Legetik eratorritako prozeduren ondorio izan dira, beste % 42,1 (7.741) hipoteka betearazpenekin loturik egon dira eta gainerako 741ak bestelako arrazoiek eragin dituzte. Alokairua ez ordaintzeak eragindako utzarazpenak % 0,5 hazi dira; hipoteka betearazpenetatik eratorritakoek, aldiz, % 4,7 egin dute behera.


2016ko bigarren hiruhilekoan hasitako hipoteka betearazpenak 14.380 izan ziren Estatuan; hain zuzen ere, % 17,4 gutxiago (17.414) 2015eko aldi berean izandakoekiko.  


Iturria: www.elderecho.com


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.