2016-10-05

Europar Batasuneko ibiltaritza tarifak bertan behera 2017an

2016-10-05 Auzia Euskaraz!


Komisarioen Elkargoak ikuspegi berri bat eztabaidatu du, arrazoizko erabileraren printzipioa gauzatuko duena, eta ondorioztatu du kontsumitzaileei ez zaizkiela ezarri behar denbora edo bolumen mugarik haien gailu mugikorrak erabiltzean EBeko beste herrialde batzuetan; Junckerrek eman zuen horren berri Europar Batasunaren egoerari buruzko hitzaldian. Era berean, ikuspegi berri horrek operadoreentzako zaintza mekanismo sendoa izango du gehiegikeriei aurre egiteko.

Mekanismo berriak Europako kontsumitzaileen egoitza hartuko du oinarritzat, edo estatu kideren batekin dituzten lotura egonkorrak (hala nola ibiltaritza hornitzen duen herrialdean maiz eta luze egotea).

Europako Batzordeak une honetan proposatzen duen proiektuak xedatzen du 2017ko ekainaren 15erako bertan behera uztea ibiltaritza tarifak EBn bidaiatu ohi duten bidaiarientzat, eta, horrez gainera, bermatzen du operadoreek tresna eraginkorrak izatea gehiegikerien aurrean.

Komisarioen Elkargoak eztabaidatutako Erregelamendu proiektuak bide ematen du estatu kide bateko SIM txartela erabiltzen duten bidaiari guztiek -estatu horretan badute egoitza edo estatu horrekin lotura egonkorrak badituzte- haien gailu mugikorra erabili ahal izatea haien herrialdeetan bezalaxe EBko gainerakoetan.

“Lotura egonkorrak” izango dira, esaterako, honelako kasuak: egunero beste herrialde batera lanera joaten diren hiritarrak, jatorriko herrialdera maiz itzultzen diren langile deserriratuak edo Erasmus-eko ikasleak. Europarrek haien jatorriko herrialdeko prezioak ordainduko dituzte, deitzean, mezuak bidaltzean edo sarean nabigatzean; eta erabili ahalko dituzte haien mugikor kontratuko beste alderdi batzuk ere (adibidez, hileko datu paketea eskuratzeko eskubidea).

Komisarioen Elkargoak behin betiko proposamena onartuko du 2016ko abenduaren 15ean, ikusi ondoren zer erantzun ematen duten Komunikazio Elektronikoen Arautzaile Europarren Erakundeak, estatu kideek eta alderdi interesdun guztiek. 

Iturria: http://www.abogacia.es/

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.