2016-10-25

Ezagutu ezazu AUZIA EUSKARAZ app berria, eragile euskaldunen aplikazioa

2016-10-25 Auzia Euskaraz!


App-aren bidez, epaiBi lantaldeak dinamizatzen duen Auzia Euskaraz proiektuaren informazioa jaso daiteke gailu mugikorrean. Doakoa da eta gailu mugikorraren on line dendatik deskarga daiteke (Android eta iOSerako).

Euskara juridikoa kontsultatu: Arlo juridikoko 400.000 itzulpen-unitate kontsultatzeko tresna. Justiziako “epaiBi” normalizazio-lantaldeari kontsultak egiteko aukera.

Zuzenbide arloko terminologia estandarizatua, epaitegietako lexiko bateratua, epaitegiko izapideetarako finkatutako testuak, epaitegietako errotulazioa, Estatuko hainbat lege euskaratuta, abokatuen formularioak, unibertsitateetako glosario eta berbategi juridikoak, epaitza eta epaiak…

Arlo juridikoko profesionalen informazioa, gailu mugikorrean

Aplikazioak, modu erraz eta intuitiboan, aukera ematen die erabiltzaileei EAEko abokatu eta prokuradore euskaldunen aurkibidea kontsultatzeko. Horrez gain, erabiltzaileek Auzia Euskaraz proiektuaren gaineko informazio garrantzitsuena poltsikoan eraman ahal izango dute, baita bertatik euskara juridikoko zalantzak argitu ere.

Honako hauek dira aplikazioak dituen atalak: 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.