2016-10-18

Indarrean sartu dira administrazioaren digitalizazioa sustatuko duten legeak

2016-10-18 Auzia Euskaraz!


Urriaren 2an bi lege sartu ziren indarrean, administrazioaren barruko zein kanpoko harremanetan tresna teknologikoak erabiltzea sustatzeko. 

Alde batetik, 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio-prozedura erkideari buruzkoa: lege horrek herritarrekin eta enpresekin Administrazioak dituen harremanak osotasunez eta sistematikoki arautzen ditu, erabat elektronikoa eta gardena izango den administrazioa ezartzen saiatuz. Horrekin prozedura administratiboak bizkortu eta izapidetze denborak laburtu nahi dira.

Bestetik, 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, sektore publikoaren araubide juridikoari buruzkoa: lege horrek sistematizatu egiten du administrazio barruko eta administrazioen arteko harremanen ordenamendua, administrazioen eraginkortasuna eta efizientzia bermatuz, horien jarduna gainbegiratuz eta lortu beharreko helburuen betetze-maila ebaluatzea ahalbidetuz.

Iturria: www.abogacia.es

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.