2016-10-27

Tolosako euskara emaileen bilerak

2016-10-27 Auzia Euskaraz!



Aurrez Gernikan eta Bergaran egin bezala, Tolosako barrutiko eragile juridiko euskaldunak hainbat bilera egiten ari gara, denon artean neurri zehatzak adosteko euskararen erabilera handitze aldera, prozedurekin loturiko hainbat arlotan. 22 lagun ari dira parte hartzen egitasmoan; tartean, abokatuak, prokuradoreak, epaileak eta epaitegietako langileak.

Duela bi aste elkartu ziren lehen aldiz, eta egungo egoera aztertu zuten. Asteon izango dira bigarren bilerak; oraingo honetan, proposamen zehatzen gainean arituko dira. Helburua izango da eragile bakoitzak bere eragin esparrutik egin dezakeena identifikatu eta elkarlanean euskararen presentzia areagotzea Tolosako Justizia Jauregian.

Giro onean ari gara egiten bilerok eta itxaropentsu gaude egitasmo honek emango dituen fruituekin. Izan ere, sinetsita gaude eragile juridiko guztien lankidetzarekin bultzada handia emango diogula euskarari arlo juridikoan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.