2016-11-15

Kanon digitala indargabetuta

2016-11-15 Auzia Euskaraz!

Pasa den astean Auzitegi Gorenak deuseztzat jo zuen kanon digitala ezarri zuen Errege Dekretua; horren bidez arautzen zen kopia pribatuek sortutako kalteak konpentsatzeko ordainketa prozedura.

2012tik Estatuko Aurrekontu Orokorren bidez ordaintzen zen Espainian kopia pribatuak konpentsatzeko kanon digitala -egileei ordaintzen zitzaien dirua da kanon digitala, haien obraren kopiek eragindako kaltea konpentsatzeko-. Urte horretara arte, zerga ezartzen zitzaien kopiak egiteko tresnei; esaterako, grabagailu edota fotokopiagailuei.

Auzitegi horrek zati batean baietsi du hiru kudeaketa elkartek (Egeda, Dama eta Vegap) duela hiru urte jarritako errekurtsoa. Horien ustez, ez zen bidezkoa kanon hori estatuko aurrekontuen bidez finantzatzea -kopia pribatuaren erabiltzaileek ordaindu beharko luketela defendatzen zuten-.

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak joan den ekainean emandako ebazpen bati erantzuten dio Gorenak orain. Ebazpen haren bidez, Bruselak ilegaltzat jo zuen kanona, ez baitzuen bermatzen konpentsazioa kopia pribatuaren erabiltzaileak ordainduko zuenik. 

Errege Dekretuaren baliogabetzea indarrean sartzeko, Espainiako Auzitegi Gorenak erabakia bere egitea soilik falta zen; azkenean, joan den ostiralean, hilak 11, erabat baliogabetu zuen, "aplikaezina" dela iritzita.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.