2016-12-20

Estatuko ezkontza desegite kopururik baxuena EAEn

2016-12-20 Auzia Euskaraz!



Datua 2016ko hirugarren hiruhilekokoa da. Ezkontza desegiteko zenbat demanda izaten diren 1.000 biztanleko hartu da aintzat; Estatuko batez bestekoa 0,56 da. EAE eta Nafarroa Estatuko autonomia erkidegoen zerrendako azken hiruren artean daude: Nafarroa 0,36; Gaztela eta Leon 0,37; eta EAE 0,37.


Ezkontza desegiteko demanda kopurua 1.000 biztanleko


Bestalde, urteko hirugarren hiruhilekoan, behera egin dute banantzeek eta dibortzioek. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak emandako datuen arabera, ezkontzak desegiteko demanden kopurua % 9,2 jaitsi da, 2015eko hiruhileko berarekiko.

Adostasunik gabeko banatzeetan soilik izan da hazkundea, txikia, halere: mota horretako 400 banantze demandak iaz baino % 1,3 gehiago dira. Adostasunezko 816 banantze demandak 2015eko hirugarren hiruhilekoan baino % 17,3 gutxiago dira, adostasunik gabeko 9.325 dibortzio demandak iaz baino % 7 gutxiago, eta adostasunezko 13.660 dibortzio demandak % 10,4 gutxiago.

Iturria: www.elderecho.com

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.