2016ko abenduaren 23an Bartzelonako Lan arloko 33 zenbakiko epaitegiak emandako epaiak aitortzen du bajan zegoen langile baten kaleratzea diskriminatzailea izan zela. Langilea lan istripuagatik zegoen aldi baterako ezintasun egoeran.
Epaileak hartutako erabakia oinarritzen
da Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak 2016ko abenduaren 1ean C-395/12
Daouidi (ES) auzian emandako epai batean. Europar auzitegiak orduan argitu zuen,
2000/78 Zuzentarauaren arabera, “ezintasuna”gatik zer ulertu behar den.
Aldaketa ekarriko duela espero
da. Orain arte, Auzitegi Nagusiaren doktrina gai honetan argia zen: “lanpostua
mantentzeko errentagarritasun falta” argudiatuta, bidegabeko kaleratzeak izan
zitezkeen; baina inoiz ez kaleratzea deuseztzat jotzea. Albiste den azken epai
horretan, aldiz, epaileak ulertzen du enpresaburuek orain ziurtzat jo
dezaketela arteko jurisprudentzia aplikatuko dela, eta, horren ondorioz,
bidegabeko kaleratzeak dakarren kostua bere gain hartuta, arrazoi objektiborik
gabe kalera dezaketela gaixo dagoen edota istripua izan duen langilea. Era berean,
epaian azaltzen da istripua izan duen langilea istripua gertatu eta bi hilabetetara
kaleratu zutela, bajan jarraitzen zuen bitartean, eta zehazten du hori
ezintasunagatiko diskriminazioa dela. Are gehiago, epaian jasotzen da kaleratze
hori baliogabe utzi behar dela, “oinarrizko eskubide eta printzipio
konstituzionalak arriskuan jar baitaitezke”.
Iturria: noticias.juridicas.com
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mila esker zure ekarpenagatik.