2017-02-10

Abokatuen ofiziozko txandaren zerga-salbuespena baliogabetuta

2017-02-10 Auzia Euskaraz!
Ogasun Ministerioak Zerga Agentziaren bidez ofizialki iragarri du abokatu eta prokuradoreen ofiziozko txandaren zerga-salbuespena baliogabetu duela.

Zerga Agentziaren arabera (www.agenciatributaria.es), ofiziozko txandan emandako zerbitzuak % 21eko zerga-tasa orokorraren baitan daude 2017ko urtarrilaren 26tik aurrera.

Zergen Zuzendaritza Nagusiaren irizpidea aldatu egin da, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren (EBJA) 2016-07-28ko epaia (hemen kontsultatu) argitaratzearen ondorioz. Une horretara arte ofiziozko txanda ez zegoen BEZari lotuta, 1/1996ko urtarrilaren 10eko Legearen babesean.

Zergen Zuzendaritza Nagusiak zerbitzuok derrigorrezko eta doakotzat hartu zituen 1986ko ekainaren 18ko ebazpen batean, 37/1992 Legearen 7.10 artikuluari jarrituta; eta irizpide horri eutsi dio EBJAren erabakia etorri den arte.

Irizpide aldaketa horrek erantzun azkarra izan du txanda horretan parte hartzen duten 44.000 abokatuen ordezkariengandik, erabakiak izan ditzakeen ondore ekonomikoak direla-eta.

Testuinguru horretan, Rafael Catal√° Justizia Ministroak pasa den ostegunean proposatu zuen ofiziozko abokatuek espedienteko jasotzen duten zenbatekoa igotzea, BEZagatik ordaindu beharko luketenaren hein berean.

Iturriak: elderecho.com; noticias.juridicas.com

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.