2017-02-03

Justiziaren lehenengo estilo-liburua (gaztelerazkoa) eta Orotariko Euskal Hiztegiaren eguneratzea aurkeztu dituzte

2017-02-03 Auzia Euskaraz!





Pasa den asteazkenean “Justiziaren estilo-liburua”  aurkeztu zuten Carlos Lesmes Auzitegi Gorenaren eta BJKNren presidenteak, eta Darío Villanueva RAEren zuzendariak Auzitegi Gorenaren egoitzan. Bertan aukera aprobetxatu zuten “Espainiera Juridikoaren Hiztegia”-ren bertsio digitala ere aurkezteko. Espasak argitaratutako liburua, bihartik aurrera -urtarrilak 31-  izango da liburu-dendetan eskuragai. Liburua Santiago Muñoz RAEren idazkariak eta Zuzenbide Administratiboan katedradunak zuzendu du, eta 2016an argitaratutako “Espainiera Juridikoaren Hiztegia” osatzera dator. Santiago Muñoz beraren hitzetan “akatsak saihestu eta idazki judizialen formula harmonizatzea” du xede estilo-liburuak. 

Lesmesek gaineratu du “zehaztasun kontzeptuala Zuzenbidean beste edozein eremutan baino beharrezkoagoa da, segurtasun juridikoak behartuta”. 

Azken batean, ekimenaren helburua da lengoaia juridikoa “demokratizatzea” eta epaile, abokatu eta beste eragile juridikoek gaztelania egokia erabiltzea.

Beste alde batetik, kalean da Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegiaren 5. argitaraldia. Bertan, azken bi urteotako lana jasotzen da eta lanaren zati bat lege- eta administrazio-arloko testuen hiztegiaren corpusa zabaltzea izan da.
Horretarako erabili diren testuak artxibo hauetatik atera dira: 

-1833-1877 arteko Bizkaiko Batzar Nagusietako akta eta beste dokumentuen itzulpenak. 
-Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien zirkularren itzulpenak (Bizkaikoak 1917-1919 artekoak dira. Gipuzkoakoak, berriz, 1919-1923 artekoak).
-Lehen Eusko Jaurlaritzaren (1936-1937) aldizkari ofiziala (Euzkadi'ko Agintaritzaren Egunerokoa). Itzultzaileak -gobernu hartako kultura-arduraduna izan zen J. M. Leizaolak dioenez- hiru tolosar izan ziren, horien artean Jesus Azkue epailea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.