Urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege Organikoak hala ezarrita, Fiskaltzak “babeserako erakunde-publikora” bidaltzen dituen haur arau-hausleei zer-nolako arreta ematen zaien aztertzen da ikerketa-lanean; horretarako, eskumena duten erakunde batzuei kontsulta egin die Arartekoak, 2015 eta 2016an.
Dokumentuan jasotakoak partekatu nahi dira, Euskadiko hiru lurralde historikoetako agintaritzek adingabe horiekin jarraitutako prozedurak hobeto ezagutzeko, batetik, eta, bestetik, ahultasun elementuak ikusgarriago egiteko.
Dokumentuan jasotakoak partekatu nahi dira, Euskadiko hiru lurralde historikoetako agintaritzek adingabe horiekin jarraitutako prozedurak hobeto ezagutzeko, batetik, eta, bestetik, ahultasun elementuak ikusgarriago egiteko.
Lehen aipatutako
Lege Organikoak xedatu bezala, neska-mutil horiei ez zaie erantzukizunik
esleitzen; horren ordez, adingabekoak babesteari buruzko arauetan ezarritakoa
aplikatzen zaie. Fiskaltzak adingabekoen babeserako erakunde publikoari testigantza
bidali beharko dio adingabeari dagozkion xehetasunen gainean, eta erakunde
horrek haren egoerari egokitutako babes neurriak sustatu beharko ditu, urtarrilaren
15eko 1/1996 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera. Arartekoak ez du ezagutzen
kasu horietan jarduteko modua ezartzen duen erregulaziorik.
Normalean,
testigantza hori foru aldundiei bidaltzen die Fiskaltzak, eta horiek haurra edo
nerabea bizi den udalerriko lehen mailako arretako gizarte zerbitzuetara
bideratzen dute kasua.
Arartekoak jakin
ahal izan du kasu batzuetan jardunbide horretan disfuntzio handiak gertatu
direla. Horiexek, eta, orokorrean, prozeduraren analisi zabala, gogoeta eta
balorazioa dokumentuan zehatz jasota dituzue, interesa baduzue (hemen jatorrizko albistea dokumentua deskargatzeko aukerarekin).
Aipatzekoa da, dokumentua egiteko, hiru lurralde
historikoetako foru aldundietara zuzendu dela Arartekoa, bai eta 50.00 biztanle
baino gehiago dituzten zazpi euskal udalerrietara ere; hots, hiriburuez gain,
Irun, Barakaldo, Getxo eta Portugaleteko udalerrietara.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkin bat
Mila esker zure ekarpenagatik.