2017-03-28

Auzia Euskaraz: 2017ko erronkak!

2017-03-28 Auzia Euskaraz!




2013 bukaeran Auzia Euskaraz proiektua abiarazi genuenetik, bagoaz poliki-poliki aurrera egiten; hots, euskarak arlo prozesalean duen presentzia handitzen. 2017a ere erronkaz beterik dator!

Hiru ardatz nagusi izango ditu gure lantaldearen jardunak aurten:

Komunikazioa: Arlo juridikoko edukiak sortzen jarraituko dugu, bai eta horien berri gure kanal guztietan ematen ere (bloga, Facebook eta Twitter). Bestalde, iaz bezala, astean behin pilula juridikoa zabalduko dugu, eta hilean behin Auzia Euskaraz buletina.

Eragileak: proiektuan parte hartzen ari diren eragileekin lanean jarraituko dugu (abokatuak, prokuradoreak, epaitegietako langileak, epaileak, Justizia Administrazioaren letraduak…); haien lana euskaraz egiteko baliabideak eskura jarriko dizkiegu: gidak, eToolbarra, APPa…

Euskara Emaileen Komunitatea: sarea handitzen jarraitzea da gure helburua. Horrez gainera, tokian tokiko emaileekin martxan jarritako proiektuen jarraipena egingo dugu; hain zuzen ere, Bergara, Gernika eta Tolosako epaitegietan. Azkenik, aurreikusten dugu EAEko beste bi justizia jauregitan proiektu bana martxan jartzea, eragile guztien artean neurri zehatzak adostuta, urratsak egiteko prozedura judizialetan euskara normalizatzeko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.