2017-03-31 Auzia Euskaraz!

Azken urteetako joerari begiratuta, 2007tik 2009ra, krisi ekonomikoaren ondorioak agertzean, beheranzko joera hartu zuen ezkontzak desegiteko demanden kopuruak. 2010etik gaurdaino, dena den, egonkor samar eusten dio zenbateko horrek.
Aldaketa banantze eta dibortzioen joeran
Ezkontza desegiteen demanden bilakaerak norabide aldaketa handia izan zuen 2005ean, Kode Zibilaren eta Prozedura Zibilaren Legearen moldaketaren harira. Urte hori baino lehen, banantzeak ugariagoak ziren dibortzioak baino. Lege moldaketak, baina, betekizun berberak ezarri dituen dibortziatzeko eta banantzeko; hots, bidea zabaldu zen dibortzio bidez ezkontzak zuzenean desegiteko, banantze fasetik pasatu gabe.
Estatuko datuen arabera, une horretatik aurrera, banantze kopurua laurdenera etorri zen, eta dibortzioak hirukoiztu egin ziren: 2004an, erreforma baino lehen, dibortzioak ezkontza desegiteen % 40 ziren, eta banantzeak % 60; azken urteetan, aldiz, dibortzioak ia % 95 dira.
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko estatistika sailak ezkontza desegiteei buruzko datuak ematen ditu. Haren webgunean, 2000. urtetik 2016rako arlo horretan izandako bilakaera kontsultatu ahal da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkin bat
Mila esker zure ekarpenagatik.