Martxoaren 1ean aditzera eman zutenez, Gobernuak eta Abokatutzak akordioa egin dute BEZari lotuta egon gabe jarrai dezan Doako Justiziaren zerbitzu publikoak. Egungo Doako Laguntza Juridikoaren Legearen erreforma sustatuko du Gobernuak, eta horren bidez berretsiko du elkargoen betebeharra dela zerbitzu hori eskaintzea, ofiziozko txandako abokatuen baremoek kalte-ordain izaera dutela, bai eta zerbitzu hori ez dagoela BEZaren menpe ere. PPk eta PSOEk adostutako lege proposamena izango da.

Jakitera emandakoaren arabera, profesionalek jasotako dirua ezin da ordainketa gisa hartu, merkatuko prezioetatik aldentzen delako eta profesionalak ez duelako hura aldatzeko ahalmenik; izan ere, baremo baten menpekoa da, ezarri egiten da. Horrenbestez, zenbateko horrek kalte-ordain izaera du, helburua izanik abokatu zein prokuradoreak indemnizatzea merkatu irizpideez aparteko ordaina duen zerbitzu bat emateagatik.
Beraz, administrazio publiko eskumendunek jarraituko dute, orain arte bezala, abokatu eta prokuradoreen elkargoak aurrekontuen bitartez finantzatzen, haiek Doako Laguntza Juridikoko zerbitzuak eman ditzaten.
Erreforma proposamena Diputatuen Kongresuan aurkeztu bezain laster, Tributuen Zuzendaritza Nagusiak berehala indargabetuko du kontsulta loteslearen aplikazioa; indargabetze horrek atzeraeraginezko ondoreak izango ditu urtarrilaren 1etik, lege testu berri bat onartu zain. Interpretazio alorreko zalantzak bideratzeko, Ogasun Ministerioak agindua emango du BEZa ez dadin aplikatu Lege berria onartu bitarteko trantsizio aldian.
Iturriak: Justizia Ministerioa eta Espainiako Abokatutza
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mila esker zure ekarpenagatik.