2017-04-19

2017ko Europar Batasuneko justizia adierazleak

2017-04-19 Auzia Euskaraz!

Europako Batzordeak aurkeztu berri du 2017ko justizia adierazleen koadroa. Helburua da, EBeko estatuen sistema judizialen eraginkortasuna hobetzea. Aurtengo adierazleak nagusiki sistema judizialen funtzionamenduaren alderdi berrienetan zentratzen dira, besteak beste, kontsumitzaileek justiziara jotzeko duten erraztasunean eta kontsumitzaileek enpresei erreklamazioak egiteko erabiltzen dituzten kanaletan. Horrez gain, lehenengo aldia da kapitalen zuritzea zigortzeko prozesuen iraupena zenbatekoa den jasotzen dela.

Laburbilduz, honako hauek dira 2017ko adierazle koadroaren ondorio nagusiak:

  • Arlo zibilean eta merkataritza arloan prozesu judizialak laburragoak izan dira
  • Kontsumitzaileen babeserako neurriak aplikatzen dira, nahiz eta alde handiak dauden estatu batetik bestera.
  • Kapitalen zuritzearen aurkako borrokari buruzko informazioa jaso da lehenengo aldiz eta  prozesu horien iraupenean alde nabarmenak daudela ikusi da.
  • Zenbait estatutan, herritar txiroenek justiziara sarbide mugatua izaten jarraitzen dute jurisdikzio jakinetan.
  • Informazio eta komunikazio teknologien erabilera mugatua da hainbat herrialdetan, batez ere, sinadura elektronikoaren erabilerari dagokiona.
  • Herritarren independentzia judizialaren pertzepzioa hobetu edo mantendu egin da.
  • Zenbait estatutan kalitate arauak ezartzen dira prozesu judizial luzeegiak ekiditek.


Iturria: www.elderecho.com

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.