2017-04-04

Desgaitasuna duten adingabeen irudiak ikus-entzunezkoetan erabiltzeari buruzko instrukzioa argitaratu du Estatuko Fiskal Nagusiak

2017-04-04 Auzia Euskaraz!


Desgaitasuna duten adingabekoen ohore, intimitate eta irudi eskubideak ikus-entzunezko bitartekoen aurrean babesteko 1/2017 instrukzioa sinatu zuen Jose Manuel Maza Estatuko Fiskal Nagusiak. Instrukzioarekin, desgaitasuna duten pertsonen  eskubideak babesteko eta zaintzeko Diputatuen Kongresuaren aurrean hartutako konpromisoetako bat bete da, Mazak azaldutakoaren arabera. CERMIko kideekin (CERMI: Ezgaitasunak dituzten Pertsonen Ordezkarien Espainiako Batzordea) izandako bileraren amaieran sinatu zuten hitzarmena. 

Instrukzio horrekin, hiritarren eskubide juridikoa bermatzen da, antzeko gertaeretan erantzun bateratua eman ahal delako. 

Espainiak sinatutako Nazioarteko Hitzarmenetan exijitzen da desgaitasuna duten adingabekoei errespetuzko tratua ematea eta beren identifikazioa babestea. Fiskal Nagusiaren iritzian, idatzizko prentsan eta telebistan urra daitezke adingabekoen eskubideak.

Dokumentua ikusteko, sakatu hemen.

Iturria: www.icagi.net

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.