2017-04-11

Euskadi da proportzioan emakume epaile gehien duen erkidegoa

2017-04-11 Auzia Euskaraz!





Karrera judizialeko hamar kidetik sei emakumeak dira Euskal Autonomia Erkidegoan; horrenbestez, Euskadi da proportzioan epaile eta magistratu emakume gehien duen erkidegoa. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Estatistika Atalak karrera judizialaren egiturari buruz egindako txostenean agertzen da datua.

Estatuko 17 erkidegoetatik 13tan emakumeak dira nagusi. EAEn epaile eta magistratu emakumeak % 60,5 dira, Galizian % 57,4, Errioxan % 56,8, Madrilen % 56,3 eta Katalunian % 56. Gizonezkoen kopurua % 50 baino handiagoa da Aragoin, Gaztela eta Leonen, Murtzian, eta Nafarroan.

Estatistika Atalak argitaratutako txosten horrek dio, halaber, 50 urtetik beherako epaile eta magistratu guztien % 64 emakumeak direla. 51 eta 72 urte urtekoen artean datuak bestelakoak dira; izan ere, adin tarte horretan, % 60 baino gehiago gizonezkoak dira.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.