2017-04-28

Eusko Jaurlaritzako zerbitzu juridikoen lana definitu, garatu eta arautzen duen Dekretua onetsita

2017-04-28 Auzia Euskaraz!
Gobernu Kontseiluak Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu juridikoaren antolamendua eta jarduna arautzen dituen erregelamendua onetsi zuen pasa den asteartean. Dekretuak garatzen du  7/2016 Lege berria, ekainaren 2koa, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoa Antolatzekoa, helburu dituena Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta Instituzionalean ematen den laguntza juridikoa antolatzea eta arautzea.

Modu horretan, erregelamendu bakarrean, batuta, argituta eta xehatuta geratuko dira Eusko Jaurlaritzak dituen bi zerbitzu juridiko nagusien funtzioak; alegia, Zerbitzu Juridiko Nagusiarena (30 abokatuk baino gehiagok osatua) eta Aholkularitza juridikoena (200 aholkulari juridikotik gora ditu).

Erregelamendu berriak salto kualitatiboa eman du gardentasunari eta publizitate aktiboari dagokionez, lehenengo online erregistro publikoa sortzen duelako, prokuradoretzako eta abokatutzako zerbitzu profesionalen kontratu guztien xehetasunak biltzen dituena.

Dekretuak lan-espezialitate berria sortzen du; hots, “Eusko Jaurlaritzako Letraduen” espezialitatea, epaiketetan ordezkaritza eta defentsa lana betetzeko.

Koordinazio Juridikoko Batzordea ere sortu da dekretu horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Zerbitzu Juridiko Nagusiaren eta Aholkularitza juridikoen lana koordinatzeko organo berria.

Iturria: www.euskadi.eus

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.