2017-05-26

Eusko Jaurlaritzaren letraduen elkartea

2017-05-26 Auzia Euskaraz!


Urtarrilaren 20an sortu zen Eusko Jaurlaritzaren Letraduen Elkartea ALEGO-EJALE. Joan den astean aurkeztu zuten erakunde sortu berri hori jendaurrean, elkarteak berak antolatutako Kasazio Errekurtso Autonomiko Berriari buruzko Mintegian. Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridiko Nagusiko profesional-talde batez dago osatuta, eta helburu du haien interes profesionalak eta korporatiboak babestea, bai eta jardun profesionalari prestigioa ematea ere.

Beste bi lan ildo ere badituzte: batetik, EAEko berezko eskubidea aztertu, sustatu eta zabaltzea, azterlan juridikoen lanketa bultzatuz, eta, bestetik, Administrazio Publikoaren funtzio juridikoak hobetzea dakarten jardunaldi eta mintegiak sustatzea. 

Erakunde sortu berriak bloga, Twitter kontua eta Facebook orria erabiltzen ditu, edukiak zabaldu, ekitaldien berri eman eta iritziak plazaratzeko. Elkarteko kide izan gabe ere, badago parte hartzeko aukera.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.