2017-05-23

Gero eta espediente gehiago tramitatzen dira telematikoki Doako Justiziako Zerbitzuan

2017-05-23 Auzia Euskaraz!



2016an, Doako Justiziako  640.115 espediente izapidetu ziren telematikoki. Datu horrek 2015eko datuekiko %3ko igoera dakar. Erabiltzen den sistema digitala 80 elkargotako abokatuengana zabalduta dago, eta urtez urtez sendotzen ari dela azpimarratu beharra dago: 2010. urtetik hirukoiztu egin dira bide horretatik izapidetutako eskaerak. 

Justizia Administrazioarentzat abantaila nagusia da tresna digitala erabiltzeak kostuen murrizketa dakarrela; herritarrentzat, berriz, izapideak errazago egin ahal izatea -joan-etorririk egin beharrik gabe-, epeak laburtzea eta leihatiletako itxaron denborak murriztea ekarri du. Espediente gehiago kudeatzeko aukera ematen die digitalizazioak abokatuei: bizkortasuna, oro har.

Azkenik, berrikuntza gisa, aurrez Euskadiko hiru foru ogasunekin egindako integrazio teknologikoko lanari jarraikiz, 2016an Nafarroako Zerga Ogasunarekiko interkonexioa garatu da. 

Iturria: www.abogacia.es

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.